Esteban Oroz margolariaren bigarren saio didaktikoak ere interes handia piztu zuen

Esteban Oroz margolariaren bigarren saio didaktikoak ere interes handia piztu zuen
2023/01/16 eta kitto!
Eibarko Artisten Elkarteko kidea den Esteban Oroz margolariak aurreko asteko eguenean Portalean eskaini zuen bigarren saio didaktikoak arrakasta handia izan zuen eta, lehen saioak bezala, jende askoren interesa piztu zuen. Aurrekoan bezala, Orozek koadro bat margotzeko eman behar diren pausoak azaldu zizkien bertaratutakoei, denen aurrean koadroa margotzen joan ahala. Amaieran Orozek koadroa eman zion saiora joandako emakume bati eta berak pozarren hartu zuen oparia. Bi saio didaktikoak antolatu dituen Eibarko Artisten Elkartetik adierazi dutenez, “zoragarria litzateke jendea elkarteko bazkide egitera animatzea eta, horrela, beste saio eta jarduera batzuk eskaintzeko aukera izango genuke”.

oroz2 oroz3 oroz4