Esther Galarzaren lanak ikus daitezke Okendo Kultur Etxeko “Salerosiak, esklabotasunera bidaiak” erakusketa kolektiboan

Esther Galarzaren lanak ikus daitezke Okendo Kultur Etxeko “Salerosiak, esklabotasunera bidaiak” erakusketa kolektiboan
2018/02/08 17:23
eta kitto!
Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen EmPoderArte kolektiboak “Salerosiak, esklabotasunera bidaiak” erakusketa zabaldu zuen aurreko barixakuan Donostian, Okendo Kultur Etxean. Martxoaren 16ra arte zabalik egongo den erakusketan 42 emakume artistak hartzen dute parte, tartean Esther Galarza eibartarrak. Teknika eta estilo anitzei jarraituta sortutako artelanen bitartez, batez ere emakume eta neskei eragiten dien pertsonen legez-kanpoko salerosketa salatu eta ikusleak hausnarketara bultzatu nahi dute antolatzaileek. Erakusketa 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era zabalduko dute astebarruan eta zapatuetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.