Etzi zabalduko dute Juan San Martin beka deialdian parte hartzeko epea

Etzi zabalduko dute Juan San Martin beka deialdian parte hartzeko epea
2021/08/30 eta kitto!
Juan San Martin bekak 15. edizioa izango du aurtengoa eta filosofia izango da aztergaia. Beka jaso nahi dutenek etzitik aurrera izango dute izena emateko aukera, hemen, eta urriaren 12an amaituko da epea.

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan antolatzen duen bekak euskarazko ikerketa sustatzea eta Juan San Martin ikerlari eibartarra omentzea du helburu, eta aurtengoan 9.000 euroko laguntza emango du ikerketa egin ahal izateko.