Euskal Jaiaren 56. edizioa ospatuko da maiatzaren 27tik 30era Eibarko Klub Deportiboaren eskutik

Euskal Jaiaren 56. edizioa ospatuko da maiatzaren 27tik 30era Eibarko Klub Deportiboaren eskutik
2021/05/19 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboak 56. Euskal Jaia antolatu du maiatzaren azken egunetarako, beti ere pandemiak eragindako osasun baldintzetara egokituta. Egitaraua eguenean, maiatzaren 27an hasiko da, 18:00etan Arrate Kultur Elkartean egingo den talogintza ikastaroarekin. Hurrengo egunean, berriz, 19:00etatik aurrera “Ederrak jakuz etorri” izenburuko kontzertua emango dute Mice, Mursego eta Kokeinek, Coliseo antzokian. Sarrerak Deporren salgai daude, 5 eurotan (17:00etatik 21:30era bitartean joan daiteke erostera).



Eta asteburuan, zapatuan (maiatzak 29), egur taila tailerra egingo da Igor Unanueren eskutik, 17:00etatik 19:00etara, Arrate Kultur Elkartean. Tailerrak 12 euro balio du (10euro bazkideentzat). Izena emateko edo informazioa eskatzeko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638 284 912 telefono zenbakira deitu daiteke.



Amaitzeko, maiatzaren 30ean, 12:00etan, “Euskal Jaia dantzan, korrotik pikutara” eskainiko du Kezka Dantza Taldeak Coliseo antzokian. Sarrera doan da, baina aforoa mugatuta dagoenez aurretik txartela eskuratu behar da, antzokiko leihatilan edo Kutxabank zerbitzuaren bitartez.