Euskararen Transmisioa Mintegia twitter bidez jarraitzeko aukera izango da

Euskararen Transmisioa Mintegia twitter bidez jarraitzeko aukera izango da
2012/05/07 eta kitto!

Bihar egingo da Euskararen Transmisioa Mintegia Portalean, areto nagusian, goizean hasi eta arratsaldera arte. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako mintegian hizkuntzaren transmisioarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte goizean hitzaldiak eskainiko dituzten adituek eta bazkalostean, arratsaldeko saioan, mahainguruan biribilduko dituzte egunean zehar landutakoak. Nahi duenak mintegia Twitter bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango du, #mintegia hitz-gakoa erabilita. Jarraian, biharko ekitaldiaren egitaraua irakur dezakezue:

Egitaraua
08.45.- Akreditazioa eta dokumentazioa.
09.00.- Ongi-etorria.
09.40.- “Transmisioaren kontzeptuarekin bueltaka. Begirada bat gizarte antropologikotik” (Jone M. Hernandez. Gizarte Antropologian doktorea eta EHUko irakaslea).
10.30.- “Eman giltza: hizkuntza transmititzeko modurik naturalena” (ALKARBIDE, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea).
11.00.- “Irungo familietan euskararen ondorengoetaratzea sendotzeko plana” (Irungo Euskara Zerbitzua).


11.25.- Atsedena.
11.50.- “Familia barnetegiak” (AEK).
12.25.- “Hizkuntza sustatzeko tailerra, gure esperientzia”, (Gemma Sanginés. Psikologoa. Tallers per la Llengua-ko bokala).
13.15.- Bazkaria.
15.05.- “'Gurasoek nola, umeek ala?' eta haurrek euskaraz egitea zertan datzan argitzen lagunduko diguten beste galderak” (Paula Kasares Soziolinguistikan doktorea. UPNAko irakaslea. Euskaltzain urgazlea).
16.05.- Mahaingurua: “Transmisioa: denon erronka” (Moderatzailea: Jaime Altuna, Urtxintxa eskolako hezitzailea).
17.40.- Agurra. Portalean.