“Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua antolatu dute Akebaik eta Matrakak datorren asterako

“Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua antolatu dute Akebaik eta Matrakak datorren asterako
ETA KITTO 2021, Aza 11

Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan “Ez da kasualitatea” musikaz lagundutako berbaldia egingo da datorren asteko barixakuan, 19:30ean Portaleko aretoan. Eibarren Akebaik eta Matraka! neska* gazte taldeak lankidetzan bertso saio musikatua antolatu dute eta, esandakoaren arabera, “Lanku Kultur Zerbitzuak kudeatutako saio honetan umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dira”. Miren Artetxe, Alaia Martin, Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal bertsolariek jardungo dute errima kontuetan, Amaia Agirre gai-jartzaile dutela. Musikariak, berriz, Gari Otamendi eta Ixak Arruti izango dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »