“Fast & Furious X” eta “Las ocho montañas” izango ditu lagun “Fatum”-ek asteburuko zine-karteldegian

“Fast & Furious X” eta “Las ocho montañas” izango ditu lagun “Fatum”-ek asteburuko zine-karteldegian
2023/05/18 12:21
eta kitto!
Joan zen asteburuan ere eskaini zuten Juan Galiñanesen “Fatum” pelikularekin batera, oraingo honetan Felix Van Groeningen-en “Las ocho montañas” eta Louis Letelier-en “Fast & Furious X” filmak proiektatuko dira asteburu honetan Coliseon. Bi pelikula horiek, gainera, bi ordu eta erdiko iraupena dutenez, hain luze izanda hainbat aldaketa egitera behar izan dituzte programatzaileei. Horrela, zapatuko lehen bi saioak lehenago hasiko dira (17:00etan izan beharrean, 16:30ean; eta 19:45ean izan beharrean, 19:30ean). Aipatutako hirurekin batera, eta ohikoari jarraituz, umeentzako animaziozko beste pelikula bat izango da asteburuan: David Alaux-en “Patti y la furia de Poseidón”, betiko lez 17:00etan emango dena. Saio guztietako prezioa 5 euro eta erdikoa izango da, kenduta Ikuslearen Egunekoa (astelehenekoa): hori ikusteko 4 euro ordaindu behar da.