Gaur 18:30ean MendiTour pelikula emanaldietako bigarren saioa eskainiko dute

Gaur 18:30ean MendiTour pelikula emanaldietako bigarren saioa eskainiko dute
2023/03/15 eta kitto!
Deportiboko mendi batzordeak antolatutako Mendi Jardunaldien barruan, atzokoaren ondoren gaur ordu berean MendiTour-eko hiru proiekzio berri izango dira protagonista: 3 minutuko “Iretargi”, 19 minutuko “Egoland”, 30eko “Into the Ice” eta 46 minutuko “Doo Sar”. Lehenengoak Phelipe Eizagirrek, Yhabrilek eta Janire Etxabek gorpuztutako sekuentzia artistikoa dakarkigu. Bigarrenak The Great Troll mendiaren gailurrera bidean iritsi ezinik gelditu ziren Marek Molek eta Bruno Grassi alpinisten arteko eztabaida erakutsiko digu, “egia kontatu ala ez, piztu zena”. Hirugarrena Hego Amerikako muturrean dagoen ia esploratu gabeko Darwin mendikatearen ingurukoa da; zazpi lagun joango dira bertara, klima-aldaketaren ondorioak aztertzeko. Laugarrenak, azkenik, Andrzej Bargiei eta Jedrek Baranowski Karakorum mendigunean bi seimilako eskalatzea eta eskiatzeko asmoa gerturatuko digu.