Gaur 22:00etatik aurrera "Ane" filma proiektatuko dute euskeraz Untzagan

Gaur 22:00etatik aurrera "Ane" filma proiektatuko dute euskeraz Untzagan
2021/07/28 eta kitto!
Zinema Kalean egitasmoaren baitan, gaur 22:00etan “Ane” filma proiektatuko dute Untzagan, euskeraz. David P. Sañudok zuzendutako pelikulako antzezleak Patricia López Arnaiz, Jone Laspiur, Mikel Losada, Aia Kruse, Luis Callejo, Nagore Aranburu, Mariana Cordero eta Gorka Aguinagalde dira. Betiko moduan, filma ikusi nahi dutenek gonbidapena erakutsi beharko dute jarri aurretik. Kutxabank-en bitartez eskuratu daitezke gonbidapenak aldez aurretik edo, bestela, proiekziora sartzean.



Gaurko emanaldia uztaileko azkena izango da, baina abuztuan beste lau pelikula emango dituzte, eguenetan, 22:00etan hasita: 5ean, “Parasitos” proiektatuko dute (Untzagan), 12an “Tess eta ni” Karmen kaleko parkean, 19an “Padre no hay más que uno” (Untzagan) eta 26an “Erlauntza” Untzagan).