Gaur abiatuko da Musika Auzoz Auzo, 19:00etan Sautsiko parkean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur abiatuko da Musika Auzoz Auzo, 19:00etan Sautsiko parkean
ETA KITTO 2019, Api 12

Herriko sei auzotara musika eramango duen Musika Auzoz Auzo egitasmoaren lehen saioa gaur arratsaldean, 19:00etan hasiko da, Sautsiko goiko parkean, DJ Arnoren eskutik. Iaz egindakoari jarraituko diote aurten ere eta, barixaku arratsaldez auzoak musikarekin girotzeko asmoz, gaur hasi eta maiatzaren amaiera bitartean. Gaurko saioa eta gero, maiatzean Torrekuako parkean, Arrateko Andra Mari ikastetxean, Jazinto Olabeko plazan, Bizikleta plazan eta Urkizuko plazan izango dira saioak eta, horiek girotzen, lau DJk (Arno, Arima Cool, Zunbalain eta Xaibor) jardungo dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »