Gaur agurtu dute kurtsoa Debabarreneko Esperientzia Eskolako 16. promozioko ikasleek

Gaur agurtu dute kurtsoa Debabarreneko Esperientzia Eskolako 16. promozioko ikasleek
2021/05/28 15:48
eta kitto!
Gaur goizean Armeria Eskolako aretoan egindako ekitaldian agurtu dute ikasturtea Debabarreneko Esperientzia Eskolako 16. promozioko ikasleek. Pandemiaren ondorioz ezohiko kurtsoa egokitu zaie talde honetako ikasleei, 2020ko martxoan klaseak bertan behera laga behar izan zituzten eta. Hala ere, aurtengo apirilean berriz ekin zizkieten klaseei eta gaur diploma bana jaso dute 25 ikasleek. Arrate Balentziaga aurreko promozioko ikasleak aurkeztu duen ekitaldian banatu dituzte diplomak Jon Iraola alkateak eta Patxi Mutiloa Ikasten elkarteko presidenteak. Ikasleen berbetan “pandemiaren promozioa” bezala gogoratuko duten taldean Ermua, Elgeta, Mendaro, Deba, Ondarroa eta Eibarko ikasleek egin dute bat eta denak azaldu dira pozarren izandako esperientziarekin. Hala ere, pandemiaren eraginez ikasturte berezia izan dela eta, pena daukate ohikoa izaten den kurtso amaierako proiekturik ezin izan dutelako martxan jarri eta horretarako aukera izatea eskatzeko aprobetxatu dute gaurko ekitaldia.