Gaur amaituko dira San Andres klaustroko Udako Ikus-entzunezkoak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur amaituko dira San Andres klaustroko Udako Ikus-entzunezkoak
ETA KITTO 2023, Uzt 06

“OLOR eta Dodoma” Jokin Azpiazuren musika egitasmo pertsonalenarekin amaituko da aurtengo hiru eguneko programazioa. Aipatutako lan horrek Maialen Belaustegiren irudien laguntza du eta ikus-entzunezko bidaia da, egungo gizakiaren kondizio kontraesankor eta, aldi berean, gardenaren inguruan jorratzen dena. Emanaldi horretan bidaia berezia proposatuko dute, Ander Barriusoren laguntza teknikoarekin. Bertan OLOR-en bi diskoetako kantuak forma berrietan agertuko dira, hala nola inoiz erabili gabeko soinu testu propioei eta inprobisazioei lekua eginez.

San Andres klaustroko ekitaldia gaueko 22:00etan hasiko da. Aurretik, atzo klowna eta bertso batu zituen bertso-saio berezia izan zen ikusgai, eta herenegun argazkian ikus daitekeen “Euskadi. Más allá de lo que puedes ver” lana erakutsi zuten Einer Rodriguez eta Daniela Agudelok.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »