Gaur arratsaldean zabalduko dute Miguel Delibes idazlea gure herriarekin lotzen duen erakusketa Museoan

Gaur arratsaldean zabalduko dute Miguel Delibes idazlea gure herriarekin lotzen duen erakusketa Museoan
2021/05/06 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean inauguratuko dute “Miguel Delibes eta Eibar” erakusketa Eibarko Armagintzaren Museoan. Miguel Delibes Fundazioarekin batera antolatu den erakusketan, Delibesen objektu pertsonalez gain (besteak beste, idazlearen BH bizikleta urdina, korrespondentzia eta idazlearen argitalpenak), “Irudi-ehizean”. Francisco Ontañonek “El libro de la caza menor", Delibesen libururako egindako argazkiak erakutsiko dituzte. Miguel Delibes Fundazioak ekoiztu eta Jose Mª Parreñok komisariatutako lana da eta Francisco Ontañonek 1961 eta 1963 bitartean egin zituen berrogei argazkiz osatuta dago bilduma. Inaugurazioan, Jon Iraola alkatearekin batera, Elisa Delibes de Castro Fundación Miguel Delibes Patronatuko presidenteak hartuko du parte.