Gaur banatu dira Ipurterre ipuin-lehiaketako sariak

Gaur banatu dira Ipurterre ipuin-lehiaketako sariak
2015/05/13 eta kitto!

Guar goizean banatu dira XXI. Ipurterre ipuin-lehiaketako sariak, eta aurten ere magiaz beterik etorri zaigu ekitaldia. Eriz magoak magia-trikimailu bitxiak egin ditu, eta bat baino gehiago aho zabalik gelditu da.
Goizeko 10.00etan izan da hitzordua Unibertsitate Laboralean, eta magia-ikuskizunarekin batera, aurtengo saridunek euren sariak jaso dituzte. Hona hemen aurtengo irabazleak:
LH 1-2 mailan Lucia Alonso (La Salle Isasi).
LH 3-4 mailan: Joanes Lazarobaster (Iturburu).
LH 5-6 mailan: Maddi Tejada (San Andres).
DBH 1-2 mailan: June Ibarloza (Mogel Isasi).
DBH 3-4 mailan: Maddi Alberdi (Mogel Isasi).