Gaur banatu dituzte Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako sariak Hezkuntza Esparruan

Gaur banatu dituzte Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako sariak Hezkuntza Esparruan
2019/05/15 eta kitto!
Gaur goizean jaso dute saria …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen 25. Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako irabazleek, Hezkuntza Esparruko antzokiak hartu duen ekitaldian. Aurtengo edizioko irabazleak Oihenart Agirre Ferreira (LH 1-2, La Salle Isasi), Libe Teruelo Alonso (LH 3-4, San Andres), Nahia Jauregi (LH 5-6, J.A. Mogel), Aiora Goitandia Anitua (DBH 1-2, Eibar BHI) eta Maddi Sarasua (DBH 3-4, Eibar BHI) izan dira.

Ekitaldian 10:00etan hasi da Hezkuntza Esparruko aretoan eta  Hodei Magoaren ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan dute. Datorren astean ikastetxeetan banatuko dugun Txikitto aldizkarian aurtengo lehiaketako ipuin irabazleak argitaratuko ditugu.

Ipurterre giroa

Ipurterre Magoa

Ipurterre giroa 2

Ipurterre irbazleak