Gaur egingo dute umeen danborradarako lehen entsegua, arratsaldeko 19:00etan

Gaur egingo dute umeen danborradarako lehen entsegua, arratsaldeko 19:00etan
2019, Api 24

Aurtengo San Juan jaietan egingo den umeen danborradan parte hartu nahi dutenentzat lehen entsegua gaur arratsaldean, 19:00etan hasiko da, Bittor Sarasketa kaleko 7. zenbakian (Beistegi eraikinean) Udalak duen lokalean. Nagusien danborradarako lehen entsegua, berriz, maiatzaren 8an egingo da, toki berean, baina arratsaldeko 20:00etan. Antolatzaileek nagusien danborradan parte hartu nahi dutenei lehen entsegura joateko deia egin nahi diete.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »