Gaur eskatu ahal izango da hitzordua Olentzero eta Mari Domingirekin

Gaur eskatu ahal izango da hitzordua Olentzero eta Mari Domingirekin
2021/12/20 eta kitto!
Olentzeroren bisita abenduaren 24an izango da Udaletxean, 11:00etatik 14:00etara, baina aldez aurretik gaur, abenduaren 20an, 17:00etatik 19:00etara, eta txandak agortzen ez diren bitartean, aldez aurreko hitzorduak banatuko dira Kultura sailean (Portalean) hilaren 24ko harrerara joateko. Txandak familia-unitateen arabera banatuko dira, eta gehienez 6 pertsonak osatu ahal izango dituzte.

Errege Magoen bisita urtarrilaren 5ean izango da, 17:00etatik 20:00etara, Udaletxeko patioan. Aldez aurretik, gaur, abenduaren 20an, 17:00etatik 19:00etara, Kultura sailean (Portalean) hitzordua eskatu beharko da ekitaldira joateko. Kasu horretan, txandak familia-unitatearen arabera ere banatuko dira, eta gehienez ere sei pertsonak osatu beharko dute. Familia bakoitzaren bisita bi minutukoa izango da, gutxi gorabehera.