Gaur hasiko dira Biraka dantza taldearen emanaldiak Coliseo Antzokian

Gaur hasiko dira Biraka dantza taldearen emanaldiak Coliseo Antzokian
2016/05/31 eta kitto!
Gaur, maiatzak 31, "Biraka Power! Gura indarra!" dantza ikusizuna eskainiko du Biraka Dantza Taldeak. Hitzordua Coliseo Antzokian izango da, 20:00etan. Gaurkoa ez da izango taldeak Eibarren emango duen saio bakarra. Izan ere, ekainaren 1ean, 2an eta 3an ere ikusizunarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Biraka taldeak balleta eta dantza modernoa jorratzen ditu, eta bertako irakasleak diren Maite Baza eta Nora Illaramendik adierazi digutenez, "gure ikuskizunetan tematikak egiten ditugu. Aurten "Biraka Power! Gure indarra!" deitu diogu eta botila energetiko baten iragarkia izango da. Dantza guztiak ideia horren bueltan izango dira. Saiatzen gara dantza guztiek euren artean koherentzia bat izaten. Urte erdia ibiltzen gara balletaren teknika erakusten, haurrek jakin dezaten zein den dantzaren oinarria. Eta urtarriletik aurrera irakasle bakoitzak dantza bat garatu eta ikasleei erakusten diegu".