Gaur inauguratuko dute Maite Arriagaren Sormenezko Tailerretako ikasleen erakusketa Topalekuan

Gaur inauguratuko dute Maite Arriagaren Sormenezko Tailerretako ikasleen erakusketa Topalekuan
2022/06/10 eta kitto!
Maite Arriagaren Sormenezko Tailer Artistikoen ikasleen lanak erakutsiko dituzte asteburuan Topalekuan. Gaur inauguratuko dute asteburuan ikusi ahal izango den erakusketa, 19:00etan, “pintxopote eder batekin” eta 21:00ak arte egongo da zabalik. Bihar 12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara joan daiteke ikustera eta, domekan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.