Gaur inauguratuko dute "Tailerretik bulegora. Eibarko produktuak" erakusketa Museoan

Gaur inauguratuko dute "Tailerretik bulegora. Eibarko produktuak" erakusketa Museoan
2023/05/18 eta kitto!
Gaur (maiatzak 18) Museoen Nazioarteko Eguna da eta, hori ospatzeko, erakusketa berria zabalduko dute Eibarko Armagintzaren Museoan, 19:00etan: “Tailerretik bulegora. Eibarko produktuak”. Erakusketa hau prestatzeko Museoan, biltegian gordeta dauden funtsak atera dituzte, El Casco, Simes, Laster, Triunfo Dex, Agra eta beste marka batzuek egindako produktuekin sasoi batean bulegoak nola hornitzen zituzten erakusteko. Irailaren 1era arte egongo da ikustera joateko aukera, Portalea kultur etxeko 5. solairuan, eta sarrera doan izango da.