Gaur jarriko dira salgai Arrateko Bertso Afarirako sarrerak ohiko tabernetan

Gaur jarriko dira salgai Arrateko Bertso Afarirako sarrerak ohiko tabernetan
2019/07/22 eta kitto!




Irailaren 7an, Arrate egunaren bezperan, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta urtero egiten den bertso afarirako sarrerak ohiko lekuetan, Kultu, Sagar Bitza eta Kantabrian jarriko dituzte salgai gaurtik aurrera, 33 eurotan. Bakarrik bazkideentzat egin den aurresalmenta amaituta, gaurtik aurrera edozeinek izango du txartela erosteko aukera, inolako muga barik. Kantabria jatetxean 21:00etan hasiko den afarian bertsotan jardungo duen laukotea Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Andoni Egañak osatzen dute eta gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izango da.