Gaur jaso dute saria Nanoipuin lehiaketako irabazleek

Gaur jaso dute saria Nanoipuin lehiaketako irabazleek
ETA KITTO 2019, Api 11

Gaur arratsaldean banatu dituzte Eibarko AEK-k eta Udal Euskaltegiak, Udalarekin lankidetzan, antolatutako Nanoipuin lehiaketako sariak. Patxi Lejardi, Mikel Arrillaga, Sorkunde Juaristi eta Junkal Txurrukak osatutako epai-mahaiaren saria Marisa Cid Gibajak jaso du, “Ekaitzak argiak itzali ditu” izenburuko lanarekin eta internet bidez boto gehien (%56) jaso dituen lana, berriz, Koldo Edorta Carranzak idatzitako “Txotx” izan da. Lehiaketan 43 nanoipuin aurkeztu dira eta 513 boto jaso dira guztira. Lan guztiak eibarko-euskara.eus helbidean irakur daitezke.

Hauek dira irabazleen nanoipuinak:

Txotx

2018ko Sagardo Eguna. Udaletxe ondoan ezagutu zintudan. “Txotx” Begiradak, txantxak, musuak. “Bixar arte!” Zure edalontzia oraindik etxean daukat. Ezpainetako gorriaren marka marroitzen hasi da.

Ekaitzak argiak itzali ditu

Ekaitzak argiak itzali ditu. Bakardade ilunean hiria zeharkatzen ari naiz beldur barik, ilargiaren eraginez nire itzala nirekin doa eta. Arnasa moztu zait gaur ilberri dagoela konturatu naizenean.

IMG_6113

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »