Gaurtik aurrera eman daiteke zapatuko ipuin-kontalari saiorako izena Liburutegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaurtik aurrera eman daiteke zapatuko ipuin-kontalari saiorako izena Liburutegian
ETA KITTO 2021, Ots 22

Datorren zapatuan (hilak 27an), 18:00etatik aurrera, Odei Arregiren ahotik Ganbarako ipuinak izenburuko ipuin kontakizun saioa egingo da Portalean (areto nagusian), Juan San Martin Udal Liburutegiaren Zapatuko Ipuina egitasmoaren barruan. Plazak mugatuak direnez, aurretik izena eman beharra dago nahitaez eta gaurtik aurrera dago horretarako aukera, Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437).

Maleta zahar bat lagun, objektuek kontatzen digutena entzungo dugu, Odei Arregiren ahotik, magiaz eta gozotasunez beteriko ipuin kontaketa honetan. 3 urtetik gorako umeentzako saioa izango da. Jakina da, ganbaran gordeta denbora luzez dauden gauzei batzuetan ahaztu egiten zaiela behin zertarako izan ziren eta eginkizun berriak hartzen dituztela. Horrela, aspaldi teontzi izandakoa errege bihar daiteke eta zapata dotore izandakoak maitale banaezin. Kontaketa honetan traste zaharrei hautsa kendu eta ahaztutako ipuinok berriro kontatuko ditugu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »