Gaurtik hasita, asteburu osoan ospatuko dugu 54. Euskal Jaia

Gaurtik hasita, asteburu osoan ospatuko dugu 54. Euskal Jaia
2019, Mai 10

Gaurtik domekara arteko egitarauarekin ospatuko dugu 54. Euskal Jaia Eibarren. Klub Deportiboko antolatzaileek dioten moduan, “Eibar guztirako eta adin guztietako eibartarrentzat” osatu den egitarauak bereziki euskaraz bizitzeko aukera emango digun asteburua eskainiko digu eta baserritar jantzita kalera irteteko primerako aitzakia ere bada. Kalian Jolasian ekitaldiarekin abiatuko da gaurko egitaraua. Udaleko Euskara eta Gazteria sailaren eskutik, 17:00etatik aurrera, 5-8 urte bitarteko haurrak eta gurasoak Eibarko Bizikleta Plazan jolasian jarduteko aukera izango dute, Astixako begiraleen laguntzarekin. Jolasak amaituta, 18:30ak bueltan, Zunbalainen saioak dantzan egiteko aukera eskainiko du. Gaurko egunak hartuko ditu ordu gehien, Euskal Jaiko Jaialdia tartean dela, luze joko du eta. Arratsaldeko 20:15etan hasi eta goizaldeko 03:00ak arte iraungo du hiru talde batuko dituen musika jaialdiak. 2012. urtean Irlandako eta euskal folk tradizionalak nahastuta sortutako Cloverwind taldeak sustrai zeltako soinuak gerturatuko dizkigute jaialdiaren hasieran. Ordu eta erdiko saioa izango da eurena, afaltzeko ordura artekoa (21:45ak arte). 2008an Azpeitiko lokal txiki batean sortutako Egurra Ta Kitto izango da jaialdiko bigarren taldea, hau ere ordu eta erdiko saioarekin. 23:00etan hasiko dira jotzen eta 00:30ak inguruan amaituko dute. Etxekoa izango dugu azken taldea, aurkezpenik behar ez duen eta geratu barik dabilen Mugi Panderoa: eibartarrak goizaldeko 01:00ak aldean hasiko dira eta gutxienez ordu biko saioa eskainiko dute, 03:00ak arte edo. EGITARAU OSOA JARRAIAN DAUKAZUE ETA, PDF-a IRAKURRI EDO JEISTEKO, HEMEN SAKATU.

54. EIBARKO EUSKAL JAIA

– Maiatzak 10, barixakua
17:00: Kalian jolasian Bizikleta plazan
20:15: Cloverwind Untzagako karpan
23:00: Egurra eta kitto Untzagako karpan
01:00: Mugi panderoa Untzagako karpan

– Maiatzak 11, zapatua
10:00-14:00: Artisasu eta baserritarren azoka, herri kirolak eta bertsolariak.
19:00: Eibarko musika bandaren kontzertua
19:30: Trikipoteoa
21:30: Kantu afaria

– Maiatzak 12, domeka
12:00: Kalejira Urkizutik Untzagara
12:30: Euskal jaiko dantza jaialdia: Duguna, Kezka eta Gathubi.
17:00: Erromeria Gathubi taldeko musikariek eta Josu Garatek gidatuta
19:00: Larrain-dantza
19:30: Fernando Abanzabalegiri omenaldia
20:00: Azken larrain-dantza

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »