Gaur zabaldu dute hilaren 30ean izango den Zapatuko Ipuinaren hurrengo saiorako izen-ematea. Ameli eta Xirrikituen jostunek “Amaiur” ipuin kontaketa musikatua egingo dute 4 urtetik gorako haurrentzat, 18:00etan, Portaleko areto nagusian eta, plazak mugatuak direnez, aurretik izena eman behar da nahitaez, Udalaren webgunean eskuragarri dagoen eskaera-orria beteta.
#eibarko#ipuin#ipuina#irakurketa#liburutegiakontakizunMusikaPortaleazapatuko
Gaiarekin zerikusia duten albisteak