[ARGAZKIAK] Gazteek kolorea eman diote San Juan bezpera euritsuari. Gora San Juan!

0    Jaiak, Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
[ARGAZKIAK] Gazteek kolorea eman diote San Juan bezpera euritsuari. Gora San Juan!
ETA KITTO 2021, Eka 24

Euripean bada ere, ederto ospatu dute gazteek San Juan bezpera. Jaixak Herrixak Herrixandakok egindako deialdiari jarraituz, Legarreko frontoian egin dute egitarauaren zati bat, eguerdiko bazkari autogestionatua eta jokoak, hain zuzen ere. Ekitaldi batzuk, dena dela, Txaltxa Zelaiko harmailetan egiteko aukera izan dute.  Goizean Eibarko kaleetatik kalejiran ibili dira eta pandemiak eragindako “ez-jaiei” kolore berezia ematea lortu dute.  Hemen dituzue Malen Jainaga argazkilariak jasotako irudiak:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »