“Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan” hitzaldiaren lehen saioa egingo du eguenean Oier Araolazak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan” hitzaldiaren lehen saioa egingo du eguenean Oier Araolazak
ETA KITTO 2020, Aza 10

“Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan” hitzaldia emango du Oier Araolaza Arrieta dantzari eta ikertzaileak, bi saiotan banatuta. Lehena etzi (azaroak 12) izango da eta bigarrena abenduaren 17an, 19:00etan Dantzan Biharrian-en (Ubitxa, 16). Sarrera librea izango da, dauden tokiak bete arte. Hala ere, streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da eta, hain zuzen, hitzaldia internet bidez jarraitzeko gomendioa eman dute antolatzaileek. Emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko bere tesian jasotako emaitzen inguruan egingo du berba Araolazak. Izan ere, aurten egin du “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” doktore-tesiaren defentsa eta UEU-ren eskutik izenburu bereko liburua eman du argitara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »