Abenduaren 4an, 19:00etan, Gernikako bonbardaketari buruzko Markak dokumentalaren proiekzioa eta musika zuzenean eskainiko dituzte Coliseo antzokian. Lana euskeraz, jatorrizko bertsioan emango dute, gaztelaniazko azpitituluekin.
El_Txef_A proiektua zuzentzen duen Aitor Etxeberriak hartu du parte film dokumentalaren soinu-bandan. Hannot Mintegiak zuzendutako filmak Espainiako Gerra Zibilera eta Gernikako herriaren historiara gerturatu nahi du publikoa. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseo antzokiko leihatilan, astelehen eta barixakuetan (17:30etik 19:30era) eta ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago eros daiteke eta, bestela, interneten, Kutxabank zerbitzuaren bitartez.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri