GEZURRAK musikala jendaurrean eskainiko dute gaur Coliseoan Eibar BHI-ko ikasleek

GEZURRAK musikala jendaurrean eskainiko dute gaur Coliseoan Eibar BHI-ko ikasleek
ETA KITTO 2022, Mai 04

Eibar BHI ikastetxeko ikasleek gaur eskainitko dute jendaurrean azken hilabeteetan prestatzen jardun dute ikuskizuna. Lanaren izena “Gezurrak” da eta zuzendari lanetan Andrea Covadonga aktore eibartarra aritu da. Emanaldia 19:00etan hasiko da Coliseo antzokian. Sarrerak Coliseoko ohiko salmentaren bidez eskuratu daitezke, 5 eurotan.

Eibar BHI Guraso Elkartearen ekimenez sortu zen musikalaren proiektua. Ikastetxeak  egitasmoa bere egin, eta musikala prestatzeko tailerra egiteko aukera eskaintzen die ikasleei Hauspoa programaren barruan. 2018an (Isaskara) eta 2019an (Beldurrak) eskainitako emanaldietan arrakasta handia izan zuen musikalak. Bi urteko etenaren ondoren, “Gezurrak” ikuskizuna ikusteko aukera izango da gaur. Ikasturtean zehar  Andrea Covadonga antzezlearen gidaritzapean ikasleak gogoz aritu dira dantza, kantak, interpretazioa, koreografia eta gidoia lantzen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »