Gnat Zinemaren eskutik “El leopardo de las nieves” filmaren emanaldia eta solasaldia egingo dira gaur Coliseon

Gnat Zinemaren eskutik “El leopardo de las nieves” filmaren emanaldia eta solasaldia egingo dira gaur Coliseon
2023/03/24 15:29
eta kitto!
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatutako Gnat Zinema, III. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren baitan, gaur 19:00etan “El leopardo de las nieves”, Tibeteko goi-lautadaren bihotzean grabatutako lana ikusteko aukera izango da Coliseo antzokian. Wanda Films-ek ekoiztu eta Marie Amiguetek zuzendu duen lanak 92 minutuko iraupena dauka eta elurretako lehoinabarraren bilaketa erakusten du, Tibeteko goi lautadaren bihotzean. Vincent Munier argazkilariak Sylvain Tesson idazlea gidatuko du hura bilatzeko saioan, eta zelataren arte tentuzkoan aritzen, aztarnak irakurtzen, eta animaliei behatzeko behar den pazientzia izaten erakutsiko dio. Presentzia ikusezinak bizi diren gailurretara bidaiatzean, bi gizonak hizketan hasiko dira gizakiok izaki bizidunen artean daukagun lekuari buruz, eta munduaren edertasuna ospatuko dute. Dokumental honek Frantziako Zine Akademiaren film dokumental onenaren Cesar saria irabazi zuen 2022an. Emanaldiaren ondoren, Lexeia Larrañaga eta Alex Gutierrez natura-filmen egileekin solasaldia egingo da. Sarrera doan da.