Go!azen 9.0 musikalak bihar arratsaldeko zine-programazioan eragingo du

Go!azen 9.0 musikalak bihar arratsaldeko zine-programazioan eragingo du
2023/01/13 11:55
eta kitto!
Coliseok asteburu honetan eskainiko duen zine-programazioaren barruan Go!azen musikalak izango du eragin handiena, bihar zapatuko arratsaldeko saioak bertan behera geratzen direlako eta bakarrik gauez, 22:30ean, eskainiko direlako hiru filmak. Martin Cuervoren “Todos lo hacen”, Lauriane Escafreren “El despertar de Maria” eta Emmet Randall-en “El río de la ira” izango dira pelikula horiek, 1 Aretoan, 2 Aretoan eta Antzokian, hurrenez hurren, emango direnak. Domekan, pelikula horiekin batera, umeentzako Joel Crawford-en “El gato con botas. El último deseo” emango dute ohiko orduan, 17:00etan, Antzokian. Azkenik, astelehenean, Ikuslearen Egunean, aipatutako filmak emango dira 20:30ean.