2021. urtean Goya saria jaso ondoren, Maite Arroitajauregik berriz ere izango du garaikurra irabazteko aukera. Hain zuzen ere, bi izendapen jaso ditu Arroitajauregik Aranzazu Callejarekin batera ‘Irati’ pelikulan egindako lanarengatik: ‘Musika original onena’ eta ‘Abesti original onena’. Goya sariak otsailaren 11an banatuko dira Sevillan.