Guatemalaren aldeko musika jaialdia egingo da barixakuan, 20:00etan Hezkuntza Esparruan

Guatemalaren aldeko musika jaialdia egingo da barixakuan, 20:00etan Hezkuntza Esparruan
2019/06/20 10:25
eta kitto!
Guatemalako Santa Cruz de la Lagunako familiei laguntzeko WeWant musika jaialdia egingo da barixakuan iluntzean, 20:00etan, Hezkuntza Esparruko areto nagusian. Aurretik, 19:30ean, Untzagatik kalejiran abiatuko dira. Jaialdia Oñatin Lidertza, Ekintzailetza eta Berrikuntza ikasten ari den Ane Davila gazte eibartarrak antolatu du, bere proiektuaren harira eta sarreren salmentari esker batzen den dirua ere horretara bideratuko da. Sarrerak Guridi, Kultu eta Amesti tabernetan eros daitezke, baita takillan ere.