“Gure Ama-Lur feminista da” liburua aurkeztuko du bihar Ibon Muñoak, Xabier Amurizarekin batera

“Gure Ama-Lur feminista da” liburua aurkeztuko du bihar Ibon Muñoak, Xabier Amurizarekin batera
2021/10/13 eta kitto!




Kartzelan 20 urte egin ostean, 2020ko urriaren 11n itzuli zen etxera Ibon Muñoa Arizmendiarrieta. Baina pandemia zela-eta, orduan ezin izan zuen Eibarren aurkeztu bere azken liburua, “Gure Ama-Lur feminista da”. Egoerak hobera egin duela aprobetxatuta, bihar (eguena) egingo du aurkezpena, 18:30ean, Arrate Kultur Elkartean. Antolatzaileen berbetan, “liburuaren hitzaurrearen egilea, Xabier Amuriza, gurekin izango da, musika ere egongo da eta mokadutxo bat jango dugu”.