Haur eta familientzat umorezko antzezlana, bihar (martitzena) Coliseo antzokian

Haur eta familientzat umorezko antzezlana, bihar (martitzena) Coliseo antzokian
2023/01/02 eta kitto!
Martitzenean, urtarrilaren 3an, ikusi ahal izango da “Batetik bestera”, hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzezlana, Coliseo antzokian. Patricia Urrutiren lan honek giza migrazioei buruz hitz egiten du, hegaztien migrazioen bidez. Egileen berbetan, “txoritxoak izango gara, hausnarketarako abiapuntu izateko asmoarekin. Gehienek bidaiatzeari ekin diote beharragatik, eta ez dakite itzuliko diren. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zein ote da haien helmuga?”. Zuzendaria Elena Olivieri da eta antzezleak, berriz, Patricia Urrutia, Juanjo Otero eta Jon Zumelaga. Euskaraz izango da eta sarrerak   5 euro balio du. Ikuskizuna 17:00etan hasiko da.