Haurrentzat bideo-forum saioa antolatu dute Udalak eta Liburutegiak azaroaren 20rako

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Haurrentzat bideo-forum saioa antolatu dute Udalak eta Liburutegiak azaroaren 20rako
ETA KITTO 2020, Aza 12

Azaroaren 20a Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, bideo-foruma antolatu dute Liburutegiak eta Udalak. 17.00etan, 8 urtetetik gorakoentzat aproposa den Hayao Miyazaki-ren “Ponyo itsaslabarrean” emango dute, euskeraz, eta ondoren hizketaldia egingo da, Peru Magdalenak eta Naiara Rubiok zuzenduta. Portaleko areto nagusian izango da saioa. Izen-ematea aurretik egin behar da, edukiera zaindu beharra dagoelako. Interesa duenak Liburutegian, liburutegia@eibar.eus helbidean edo 943 70 84 37 telefonoan eman dezake izena.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »