Helduen gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik

Helduen gaztelerazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik
2018/09/04 eta kitto!
Irakurtzea eta irakurtzen dena konpartitzea gustatzen zaien pertsonentzako jarduera aproposa da Juan San Martin Liburutegiak antolatzen duen hau.  Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak eta liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.  16 urtetik gorakoeei zuzenduta dago eta dinamizatzailea Peru Magdalena da.

Izen-ematea irailaren 3an zabaldu zen eta 14ra arte egongo da horretarako aukera  Liburutegian edo e-mailez.
Saioak Portalean izango dira, hilero, astearteetan. (Urrian hasiko da), 19:00etatik  20:00etara. Jarduera gazteleraz izaten da eta dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez geHelburuak:
•    Literatura gustoko duten pertsonen arteko erlazioa sustatu.
•    Liburuei buruz hitzegitea sustatu.
•    Irakuleek beren lan pertsonala aberasteko aukera izan dezatela besteen komentario, iritzi eta balorazioak entzuten.
•    Liburu baten irakurketan sakondu, normalean ihes egiten dizkigun gauzak hautemateko.

"Harixa Emoten"
Bestalde gogoratu irailaren 7ara arte izango dela "Harixa Emoten" irakurketa-taldean izena emateko aukera. Euskaraz izaten diren saio hauetan idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaintzen die, aurrez aurreko solasaldien bitartez. Hilean behin elkartzen dira Portaleko Kulturako bilera gelan 19:00etatik 20:00etara eta dohainik izaten da.
Karlos Linazasoro, Garazi Arrula Ruiz, Gotzon Hermosilla eta Maixa Zugasti idazleak izango dira, besteak beste, aurten Eibarren izango ditugun idazleak. Lehen saioa irailaren 25ean izango da eta Karlos Linazasororen “6012” liburua aztertuko dute.
Saioetara joateko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero eta solasaldian parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman nahi dutenek Liburutegira
jo beharko dute, edota telefonoa edo emaila erabil dezakete. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta gehien jota 20 pertsona onartuko dira taldean. Gehiago izanez gero, zozketa egingo da.