Irakurketa klubetan parte hartzeko eta hizkuntzak praktikatzeko izena emateko epea zabalik dago udal liburutegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Irakurketa klubetan parte hartzeko eta hizkuntzak praktikatzeko izena emateko epea zabalik dago udal liburutegian
ETA KITTO 2019, Ira 04

Hainbat talde antolatu dira ikasturte honetarako Juan San Martin udal liburutegian eta parte hartzeko epea dagoeneko zabalik dago . Aurtengo berrikuntza modura, ingelesa eta frantsesa praktikatzeko taldeak egongo dira.  Horietaz gain, Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldea eta gaztelerakoa ere jarriko dira martxan, aurreko urteetan bezala.

Harixa Emoten:

Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaini, aurrez aurreko solasaldien bitartez da irakurketa klub honen helburua.
Antxon Narbaizaren laguntza izango dugu ere liburuaren mamia ateratzeko. …eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak.
Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.
Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.
Izen-ematea: click here Uztailaren 22 tik irailaren 6ra. Liburutegian edo emailez, inprimaki hau beteta.
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat.
Idazleek parte hartuko dute saioetan.
Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. (Irailaren 24an hasiko da). Lehenengo irakurketa get link Miren Amurizaren “ Basa” izango dugu.
Ordutegia: 19:00 – 20:00
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Euskara.

Helduen gaztelerazko irakurketa kluba:

Irakurtzea eta irakurtzen dena konpartitzea gustatzen zaien pertsonentzako jarduera aproposa.

Helburuak:

  • Literatura gustuko duten pertsonen arteko erlazioa sustatu.
  • Liburuei buruz hitzegitea sustatu.
  • Irakurleek beren lan pertsonala aberasteko aukera izan dezatela besteen komentario, iritzi eta balorazioak entzuten.
  • Liburu baten irakurketan sakondu, normalean ihes egiten dizkigun gauzak hautemateko.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.
Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.
Izen-ematea: Irailaren 2tik 13ra, Liburutegian edo e-mailez inprimaki hau beteta.
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat.
Dinamizatzailea: Peru Magdalena.
Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. (Urrian hasiko da).
Ordutegia: 19:00 – 20:00
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Gaztelera.

Hizkuntzak praktikatzeko taldeak (Meetings at the Library eta Réunions dans la Bibliothèque):

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan: “Meetings at the library” eta “Réunions dans la Bibliothèque”.
Liburutegia ingelesa eta frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Izen-ematea: Irailaren 2tik 13ra, Liburutegian edo emailez inprimaki hau beteta (ingelesafrantsesa)
click Egutegia: bilerak astean behin izango dira urritik ekainera. Ingeleseko egutegia, frantseseko egutegia

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »