Zapatu arratsaldean txistu-doinuek bete zituzten herriko kaleak, Udalaren laguntzarekin Usartza Txistulari Taldeak antolatutako Eibarko III. Txistu Egunean. Sanjuanak gerturatzen doazela-eta, jaietara girotzen joateko egin zen topaketan Ermua, Elgoibar, Deba, Ondarru, Durango, Zornotza eta Bilbotik etorriko txistulariak aritu ziren, Eibarko Usartza Txistulari Taldearekin batera.
Argazki bilduma ikus dezakezue jarraian (ARGAZKIAK: KULTURA-EIBARKO UDALA):
#eguna#eibar#kalejira#SanjuanakMusikatxistuusartza txistu taldea
Gaiarekin zerikusia duten albisteak