Eibar BHIko 2. DBHtik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleen lanak ikusgai jarriko dituzte hilaren 15ean, martitzenean, Portalean. Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik (maiatzaren 1ean ezik), martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.
Arte mintegiko lanen artean eskulturak, pinturak, diseinuzko lanak, argazkiak eta komikiak ikusi ahal izango dira bertan.