Hi Exekutibo zuzenean zapatuan Ez Dok tabernan

Hi Exekutibo zuzenean zapatuan Ez Dok tabernan
2015/04/17 00:00
eta kitto!

Zapatu gauean, 23.00etatik aurrera Hi Exekutiboren zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da Ez Dok tabernan. Zumarraga-Urretxuko taldea Josu Calvo (gitarra eta ahotsak), Jon Pinillos (bajua) eta Mikel Arriaran (bateria) hirukoteak osatzen du eta biharko emanaldian "Kondria guztiak" grabatu berri duten lehen diskoa bertatik bertara aurkeztuko dute.