Hiart Compañon Aldalurrek irabazi du 100 euroko erosketa-txartela

Hiart Compañon Aldalurrek irabazi du 100 euroko erosketa-txartela
ETA KITTO 2015, Uzt 24

Dendariak Berbetan egitasmoaren barruan, erosketak ere euskeraz egitera animatzeko …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lelo-lehiaketan parte hartu duten guztien artean 100 euroko erosketa-txartela zozketatu dute gaur (barixakua, hilak 24) Toribio Etxebarria kalean, udako merkealdi berezien azokan eta irabazlea Hiart Compañon Aldalur izan da. Saridunak proposatutako leloa, berriz, “Bizi-bizi euskaraz erosi” da.
Bestalde, gogoan izan hiru egun hauetan jasotako leloak Dendariak eta Ostalariak Berbetan-eko Batzordeak aztertu eta 10 aukeratuko dituela, eta aukeratutako hamar horien artean, urrian, Facebook bidez herritarrek bozkatuko dutela zein gustatzen zaien gehien. 100 euroko erosketa-txartela irabazteaz gainera, lelo irabazlea, gabonetako kanpainan, opari-paketeak egiterakoan jartzen den pegatinan agertuko da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude