Hibai Etxebarria eta Eibarko Koro Gazteak "Goxokiak" kontzertua emango dute irailaren 25ean Coliseoan

Hibai Etxebarria eta Eibarko Koro Gazteak "Goxokiak" kontzertua emango dute irailaren 25ean Coliseoan
2021/09/06 eta kitto!
Irailaren 25ean izango da “Goxokiak”, Hibai  Etxebarriaren kontzertua, Eibarko Koro Gaztearen partehartzearekin (Coliseoan, 20:00etan).

Kontzertu hau orain dela sei hilabete egitekoa zen, baina, pandemiaren ondorioz bizi genuen egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, Eibarko Udalak kontzertua atzeratzea erabaki zuen. Orain momentu ona dela erabaki dute eta Hibai Etxebarria musikari gernikarra gogotsu azaldu da sare sozialetan: "Emanaldi berezia prestatzen ari gara GOXOKIAK diskoari agurra emateko. 25 musikari izango dira taula gainean. Ahaztezina izango da, eta Eibarko Koro Gazteako partaide batzuentzat ere agurraren kontzertua izango da. Errepikaezina eta ahaztezina!".

Hibairen eta Eibarko Koro Gaztearen arteko istorioa 2019an hasi zen. Eibartarrek ETB 1-eko ‘Ahotsak’ saioan hartu zuten parte. 2020ko abenduan harreman honi buruzko "Musika da konponbiderik gozoena" erreportajea kaleratu genuen ...eta kitto! astekarian.

 

20210906_154236