Hiru pelikula hartuko ditu asteburu honetako Coliseoko zine-karteldegiak

Hiru pelikula hartuko ditu asteburu honetako Coliseoko zine-karteldegiak
2022/11/17 09:02
eta kitto!
Aurreko asteburuan ere eskainitako Avelina Prat-en “Vasil” filmarekin batera, oraingoan Pilar Palomeroren “La maternal” eta Ryan Coogler-en “Black Panther. Wakanda Forever” izango dira berriak. “La maternal”, gainera, hurrengo asteburuan ere proiektatuko dute. “Vasil” domekan eta astelehenean ohiko ordutegian botako badute ere, zapatuan saio bakarra izango du, gaueko 22:30ean. “La maternal” ohiko ordutegian eskainiko dute (zapatuan 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:30ean), baina “Black Panther. Wakanda Forever” filmaren kasuan, bere iraupena dela-eta, zapatuko eta domekako lehen bi saioak lehenago hasiko dira (16:00etan zapatuan eta 16:30ean domekan). Bi kasu horietan, Marvel pelikulekin beste batzuetan ere egiten duten bezala, 12 urtetik gorakoentzako kalifikazioa badu ere infantil/jubenil prezioa izango dute.