"Horra, horra Biraka" Gabonetako dantza ikuskizuna eskainiko dute gaur Errebal Plazan

"Horra, horra Biraka" Gabonetako dantza ikuskizuna eskainiko dute gaur Errebal Plazan
2021/12/22 eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan hasiko da Biraka dantza taldekoek Gabonetarako prestatu duten dantza ikuskizuna, Errebal Plazan. "Horra, horra Biraka" izenburuari jarraituta, bereziki jai hauetarako prestatu dituzten koreografiak aurkeztuko dituzte dantzariek. Ez da sarrerarik ordaindu behar.