Legarreko lokaletako musikarien kontzertuak egongo dira bihar, Untzagan

EMGE Fest jaialdiak lau talderen ikuskizunak jasoko ditu 18:30etik aurrera
Legarreko lokaletako musikarien kontzertuak egongo dira bihar, Untzagan
Ekinocio taldeko kideak, zaleen artean.
2026/10/09 12:46
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak jaialdia eskainiko du bihar, urriak 10, 18:30etik aurrera, Unzagan. Bertan, Legarreko musika-lokaletan entseatzen duten lau taldek joko dute, herrian dugun talentuaren eta aniztasun musikalaren erakusle.

Musika-talde hauek igoko dira bihar Untzagako oholtzara: Parëntesis 536, Ekinocio, Khatar eta Rythmachin.