Iban Zalduak eta Miren Narbaizak “Ipuina engainua da” irakurraldi musikatua egingo dute domekan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Iban Zalduak eta Miren Narbaizak “Ipuina engainua da” irakurraldi musikatua egingo dute domekan
ETA KITTO 2023, Urr 17

Juan San Martin udal liburutegiak antolatuta, Iban Zalduak eta Miren Narbaizak “Ipuina engainua da” irakurraldi musikatua aurkeztuko dute domekan, urriaren 22an, 19:00etan, Portaleko areto nagusian. Antolatzaileek azaldu dutenez, “irakurraldi musikatu bat da, zeinetan egile biak saiatuko baitira, Iban Zalduaren liburu berriko narrazioen oihartzun musikaletatik abiatuta, eta MICEko Miren Narbaizak doinuen bitartez istorioak kontatzeko daukan abileziaz baliatuta, dimentsio berri bat ematen esperientzia literarioari”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »