Idazlearekin Harixa Emoten irakurketa taldeak aurrez aurreko saioei ekin die

Idazlearekin Harixa Emoten irakurketa taldeak aurrez aurreko saioei ekin die
2020/10/07 eta kitto!
Koronabirusaren eraginez aurreko ikasturtean eten behar izan zituzten aurrez aurreko saioei ekin diete berriz ere Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldekoek, hori bai, COVID-19tik babesteko zaindu beharreko neurri guztiekin. Pertsonen arteko distantzia gordeta eta maskara ipinita, atzo arratsaldean Alfontso Gartziandiaren Itsu kolpeka liburuari buruz aritu ziren berbetan, Antxon Narbaizak gidatuta. Hurrengo saioa azaroaren 3an egingo da: Txema Garcia-Viana gonbidatuko dute, Pentaedroa bere eleberriaren inguruan aritzeko. Egitasmoa Juan San Martin liburutegiak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dute.

IMG_20201006_190459 IMG_20201006_190515 IMG_20201006_190522