Zabalik dago “Idazlearekin Harixa Emoten” irakurle talderako izen-ematea

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Zabalik dago “Idazlearekin Harixa Emoten” irakurle talderako izen-ematea
ETA KITTO 2019, Uzt 22

Juan San Martin udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen duten “Idazlearekin Harixa Emoten” euskerazko irakurketa klubean parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea gaur zabaldu dute eta, interesa dutenek, Liburutegian edo internet bidez (eibar.eus helbidean eskuragarri dagoen eskaera-orria bete eta emailez bidalita) izango dute izena emateko aukera, irailaren 6ra arte. Jarduera dohainik da. Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaintzeko asmoz hilean behin (martitzenetan, 19:00etan) Portalean egiten diren saioetan idazleek parte hartzen dute eta, antolatzaileek aurreratu dutenez, datorren ikasturtean ere Antxon Narbaizaren laguntza izango dute, “liburuari mamia ateratzeko”. Ikasturteko lehen irakurketa Miren Amurizaren “Basa” izango da eta horren inguruko solasaldia irailaren 24an egingo dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »