Ignacio Zuloagaren ‘Arrateko itsua’ margolana jarriko dute ikusgai gaur

Ignacio Zuloagaren ‘Arrateko itsua’ margolana jarriko dute ikusgai gaur
2020/11/30 eta kitto!
‘Arrateko itsua’ margolana aurkeztuko dute gaur eta, bihartik aurrera abenduaren 20a arte, hitzordu bitartez ikusgai egongo da San Andres elizan. Jendaurrean inoiz erakutsi ez den margolana da, Ignacio Zuloagak margotutako lehenengo koadroetako bat, eta egoibarra2@egoibarra.eus helbidera idatzita edo 943 70 84 23 telefonora deituta hartu daiteke margolana ikusteko hitzordua.

Aurten Ignacio Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrena bete da eta hainbat ekintza antolatu dituzte artista eibartarra gogoratzeko.